June Aiestaran eta Eneritz Artetxe bertsolariak Adunara gerturatu dira gaur arratsaldean. Txulobi elkartera bildu dira herriko hainbat emakume, bertso-pintxo saioaz gozatzera. Umore onean eta giro goxoan pasa dute arratsaldea, jan-edan eta bertso artean.