Minigarbigunea jarri dute Adunan

Aiurri 2025ko mar. 14a, 10:16

Tolosaldeko Mankomunitatea minigarbiguneak jartzen hasi da hondakinen bilketa errazteko. Aste honetan 6 minigarbiguneak jarriko dira Aduna, Amezketa, Altzo, Berrobi, Ikaztegieta eta Lizartzan. Minigarbigune horietan hondakin espezifikoak bota ahal izango dira Tolosan eta Andoainen herritarrei zerbitzua ematen dieten 2 garbiguneetako edozeinetara joan beharrik gabe.

Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatzen du ekimen hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren laguntza du. Zerbitzu berri honekin, udalerri horietako herritarren irisgarritasuna hobetzen da 10 hondakin mota botatzeko, zabor orokorrean buka ez dezaten edo bide publikoan utz ez daitezen, eta, gainera, hondakinen gaikako bilketa-tasak hobetzea bilatzen da, ondoren birziklatzea errazteko.

Zer hondakin bota daitezke?

Minigarbiguneetan zer hondakin mota utzi ahal izango diren argiago izateko, informazio-liburuxkak inprimatu dira, eta jarriko diren 6 udalerrietako etxe guztietara helaraziko dira. Orohar, 10 mota hauetan taldekatzen dira:

  • Informatika- eta telekomunikazio-aparatuak.

  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak.

  • Bonbillak.

  • Brotxak eta rodilloak.

  • Tinta- eta toner-kartutxoak.

  • Kazolak, zartaginak eta mahai-tresnak.

  • Fluoreszenteak.

  • Pilak.

  • Pinturak, barnizak eta disolbatzaileak.

  • Erradiografiak.

     

Gogoratu behar da erreferentziazko bi garbiguneen zerbitzuak indarrean jarraitzen dutela minigarbiguneetako ahoetan sartu ezin diren hondakin guztiak biltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!