Barre Txooootx! ostiralean, Adunan

Aiurri 2025eko martxoaren 25a

Martxan da Aiztondoko Antzerkialdia eta, ostiral honetan, hitzordu berezia izango da Adunan. Maria Blanco, Mirari Martiarena eta Ander Malbadi bakarrizketalariek saioa eskainiko dute pilotalekuan eta ondoren, afari-merienda izango da. Mahaiak eta barrikotea jarriko ditu antolakuntzak, edalontziak eta janaria norberak eramango du.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa, Adunako pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!