2025/05/09 18:00

Irekiera

Txantxane etxeko taberna-dendaren irekiera

Txantxane etxeko taberna-dendaren irekiera
Txantxane etxea, Aduna

Oier eta Jon Irazu  anaiek zabalduko dute Txantxane etxeko taberna-denda. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko dituzte ateak. Zizka mizka batzuk jarriko dituzte eta Malkogarriyak taldearen musika ere egongo da.  DJ bat ere gerturatuko da. 

Hortik aurrera, zabalik egongo da taberna-denda. Astegunetan 09:00etatik 21:00etara, asteburuetan beranduagora arte.

Gosariak eskainiko dituzte goizetan eta baita zizka mizkak ere.

Denda zerbitzua eskainiko dute: ogia eta premiazko produktuak; gertukoak eta kalitatezkoak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!