Txantxane denda-tabernaren irekiera arrakastatsua

Aiurri 2025ko mai. 10a, 09:29

Txantxane taberna-denda zabalik da, atzodanik. Oier eta Jon Irazu gazte adunarrek hartu dute tabernako martxaren ardura eta hasiera ezin hobea izan da: jendetza gerturatu zen irekiera-ekitaldira.

Pintxo, edari eta musikarekin eman zioten hasiera ibilbideari. Pozarren egon daitezke bi anaiak, hasierarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!