Omenaldi beroa eskaini zioten Iñaki Gorostidi zenari

Aiurri 2025ko mai. 19a, 13:54

Herri-kirol mundua Adunan bildu zen atzo, Iñaki Gorostidi zenari omenaldia eskaintzeko. Inguru zabala zuen eta jendetza gerturatu zen Adunara Ekitaldi goxoa izan zen, Iñakiren ibilbidea gogoan hartu zuena. Herri-kirol saioak, zenbait hitzartze, herriko trikitilarien saioa, Euskaraldiaren inguruko ekitaldia... bateratu zituzten. Gorostidik hasitako bideari eutsiz, datozen urteetan Gorostidi Harria txapelketa antolatzeko borondatea erakutsi zuten Muskil elkarteko kideek eta Adunako Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!