Zabalik da Adunako jai-egitarauaren kartel lehiaketa

Aiurri 2025ko mai. 23a, 11:07

Aurtengo jaiak iragarriko dituen egitarauaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten. Herritarrei zuzendutako deialdia da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 6ra arte.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da adunarra izatea. 16 urte artekoentzat gai librea izango da eta 16tik gorakoek Axeri Dantzaren urteurrena islatu beharko dute.

Lan guztiek originalak izan beharko dute, A4 formatuan egin beharko dira eta edozein teknika erabil daiteke eta lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake.

Beharrezkoa izango da 'Adunako Jaiak 2025' eta 'Ez beti da EZ' testuak agertzea.

Lanak udaletxeko bulegoetan edo liburutegian aurkeztu beharko dira, ekainaren 6a baino lehen eta, parte hartzailearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia adierazi behar dira.

Lahiaketaren epai-mahaia Adunako Jai Batzordea izango da eta bi sari banatuko dira: Hamasei urtetik beherakoena, eta adin horretatik gorakoena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!