Zirkuak hartu du Aduna

Aiurri 2025ko eka. 1a, 17:01

Ikuskizun ederra eskaini dute gaur Adunan Zirkuolako kideek. Oihal, akrobazia, trapezio, tranpolin..., denetarik izan da ikusgai pilotalekuan. 12:00etan hasita, ia bi orduko ikuskizuna antolatu dute, ikasturtean zehar ikasitakoak erakusteko.

Haur eta heldu, berrehun ikasletik gora ditu Zirkuola eskolak. Zirku diziplina ezberdinak lantzen dituzte Adunako Zubitxiki industrigunean kokatutako gunean. Ikasturte osoan zehar egindako lanaren fruitua erakutsi dute gaur.

12:00etan hasi da ikuskizuna eta, ordurako, guztiz beteta ageri ziren pilotalekuko harmailak. Jendetza elkartu da artista gazte eta helduen lanarekin gozatzera. Ia bi orduko ikuskizunean, denetarik izan da ikusgai. Iraitz Lizarraga aritu da aurkezle lanetan, umoretsu. Publikoa kantari ere jarri du une batean.

Montaia handia prestatu dute Zirkuolako kideek. Goizean goiz elkartu dira pilotalekua behar bezala atontzeko. Tranpolina, trapezioa, sabaietik zintzilikatutako oihalak, uztaiak, akrobazietarako tresnak... Egindako lanaren fruitua ederki gozatu dute bertaratu direnek. 

Azken asteen faltan, dagoeneko datorren ikasturtea prestatzen hasi dira Zirkuolako kideak. 

Erlazionatuak

Zirkuolako txikien saioa

Ainhoa Gil eka 01 Aduna

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!