Urmuga ekimenak musikaz, mendiz eta kulturaz beteko ditu Euskal Herriko mendi, haran eta herriak. Uztailaren 31ra arte luzatuko da ekimen kultural hau, musika, natura eta euskara uztartuz.
Urmuga jaialdia martxan da eta bihar Adunako Basopetan egingo du geldialdia. Galiziako Chruinne taldea izango da protagonista, 19:00etan hasiko den emanaldiarekin. Antzinako musika du oinarri taldeak, baina biolina, harpa eta gaita bezalako instrumentuekin beste soinu batzuekin uztartuz.