Berrobiko Iriarte jatetxeak jaso du produktu eta kalitate oneneko jatetxearen sari nagusia. Elkarteko lehendakari Xabier Zabaletaren eta Beasaingo Kattalin erretegiko Arantxa Arrizabalagaren eskutik hunkituta jaso du saria Felix Belauntzaran sukaldariak.
Aiztondora ere iritsi da sarietako bat. Izan ere, Hika txakolindegian sukaldari den Ruizek jaso du beste Jakitea sarietako bat, '0 kilometroa / Eusko Label saria'. Eskertuta agertu da Ruiz bere hitzartzean.
Trikiti doinuak, txalaparta, adarra, bertsoak... tradizioa izan du ardatz sari-banaketak. Hainbat jatetxetako ordezkariak, gastronomia munduarekin harremana duten pertsonak, erakundeetako ordezkariak... bildu dira Zabala sagardotegian. Joxe Felipe Auzmendik bideratu du sari banaketa ekitaldia eta ondoren, ospakizuna izan da sagardotegian bertan.
Hamaika sari banatu dituzte guztira:
Jatetxe onenari saria: Lasarte-Oriako Herriko etxea (Javi Penas eta Izaskun Gurrutxaga).
Bertako ekoizleari saria: Getari
ko Kosta Aroa (Jaime Burgaña).
Pintxo tradizional onenari saria: Donostiako Zazpi tabernako belarri gisatua (Paul Arrillaga).
Plater tradizional onenari saria: Tafallako Tubal jatetxeko txopetakoa (Nicolas Ramirez).
Euskarara sustatzeagatik errekonozimendua: Oiartzungo Biok eramateko janaria (Pablo Miranda eta Rebeca Leyva)
Ibilbide osoari saria: Ainhoako Ithurria jatetxeko Maurice Isabal.
Elkartasun saria: Bizkaiko Bisubi fundazioa.
Bertakotzeagatik errekonozimendua: Donostiako Itxaropena tabernako Moha Arab.
Mikel Corcuera kazetaritza gastronomikoari saria: Oraitz Garcia Rekondo.