Atzo egindako herri batzarrean erabaki zuten adunarrek elkarretaratzea egitea. 19:00etan bilduko dira, Txapela-tik gertu dagoen biribilgunean.
Txapela Clubeko nagusietako bat atxilotu zuten asteartean, prostituzioaren eta sexu-eraso saiakera batez ustezko egilea delakoan. Langile baten sexu-esplotazioaren delitua eta sexualki hari eraso egiten saiatzea leporatzen zaio eta era berean, emakumeak tratu umilgarria eta droga-substantzia kontsumitzera bultzatu izana ere salatu ditu langileak. Gertaerak salatzeko, elkarretaratzea egingo da bihar Adunako industriaguneko biribilgunean 19:00etan hasita.
Atzo egindako herri batzarrean erabaki zuten adunarrek elkarretaratzea egitea. 19:00etan bilduko dira, Txapela-tik gertu dagoen biribilgunean.