Hilabetez luzatuko da Elbarrenako errepide-mozketa, Erriberako lanen ondorioz

Aiurri 2025eko urriaren 20a

Elkar enpresa, artxiboko irudian.

Elbarrenako errepidea erabat itxiko dute, gaurkoan hasita. Ondorioz, Irizar eta Elkar arteko enpresetarako sarbidea Andoain aldetik egin behar da. Aldiz, Uparan industrigunera Amasa-Villabonatik egin behar da. 

Lanak Adunan egiten ari dira baina bistakoa da errepideak Beterri-Aiztondori eragiten diola, bertatik igarotzen baita eskualdeko jende asko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!