Amaitu da Euskal Herriko Mendi Duatloien zirkuitua

Aiurri 2025eko azaroaren 16a

Euskal Herriko Mendi Duatloien zirkuituari amaiera eman zioten atzo, Adunan ospatutako zazpigarren eta azken probarekin. Emaitzetan, Maddi Olaetxea gailendu zen emakumezkoetan, Iker Eskibel gizonezkoetan, eta bikoteetan Koldo Herrera eta Aitor Aizkorbe nagusitu ziren.

Proba arratsaldeko 15:00etan abiatu zen: lehenik banakakoak atera ziren, eta bost minutu geroago bikotekako parte-hartzaileak.

Ibilbidea hiru zatitan antolatu zuten: lehenik, 3,66 kilometro korrika (1,83 km-ko eta 59 m+-ko zirkuituari bi buelta eginez); ondoren, 14,5 kilometroko (541 m+) bizikleta tartea mendian; eta, amaitzeko, korrikako zirkuituari azken buelta bat.

Sailkapena:

Emakumezkoetan:

  1. Maddi Olaetxea
  2. Nekane Pradera
  3. Aiara Garaialde

Gizonezkoetan:

  1. Iker Eskibel
  2. Aitor Regillaga
  3. Josu Urrestarazu

Bikoteka:

  1. Koldo Herrera / Aitor Aizkorbe
  2. Andoni Azkarate / Liher Unzueta
  3. Unai Altuna / Haritz Artano
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!