Loatzo Musika Eskolako kideen Eguberrietako emanaldia, gaur Adunan

Aiurri 2025eko abenduaren 19a

Zizurkilen, astelehenean eskainitako emanaldia

Loatzo Musika Eskolako kideek Eguberrietako emanaldi berezia eskainiko dute gaur arratsaldean, Elordi lokalean, 16:30etan hasita. Emanaldi ederrak eskaini dituzte aste osoan zehar eta Adunari gaur iritsiko zaio txanda.  

Iruran eta Zizurkilen eskainitako emanaldiekin ekin zioten asteari Loatzoko kideek. Villabona, Alegia, Altzo eta Anoetan eman zioten jarraipena eta, gaur amaituko da Eguberrietako zikloa, Adunan eta Ibarran eskainiko dituzten emanaldiekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!