Ardo ona eskatzeko era da 'Eskailerapekoa' eskatzea eta ardo ona bezalaxe ondu dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak euren laugarren bakarrizketa ikuskizuna. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzen 8 urteetan ondu dira beraiek eta euren umore fina. Ardoa bezalaxe. Ibilbide horren hurrengo koxka da Eskailerapekoa. Oraingoan ere eskailerapean, ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, krisiak eta aukerak kontatuko dizkigute.