"Eskailerapekoa" ikuskizun berriak lehen barreak piztu ditu Adunan

Aiurri 2026ko otsailaren 1a

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik "Eskailerapekoa" bakarrizketa ikuskizuna aurrestreinatu dute gaur, otsailaren 1ean, Adunan. Elkarrekin sortutako laugarren lana da, eta umorea zein generoa ardatz hartuta, ordubeteko saioan lau bakarrizketa eskaini dituzte. Aretoa jendez bete da, eta ikusleek barre artean hartu dute saioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!