Adunako pilotalekuan jokatu dute Oñatiren aurkako lehen jardunaldia. Hiru partidetan garaipena lortu dute adunarrek, 22-1, 22-4 eta 22-8ko emaitza garbiarekin. Pilotalekua ikuslez bete da eta giro polita sortu da harmailetan. Datorren astean izango dute joanekoa, Oñatin.