

Herriarteko pilota txapelketan lan handia egiten ari dira adunarrak jardunaldiz jardunaldi. Ostiral honetan ekingo diote Zaldibiaren aurkako kanporaketari. Zaldibiako Resti pilotalekuan jokatuko dute joanekoa, 18:30etan hasita. Hurrengo asteburuan izango dituzte itzuleko partidak, Adunako pilotalekuan.
