Zaldibiaren aurkako norgehiagoka erabakiorra jokatuko Adunak ostiralean

Aiurri 2026ko ekainaren 2a

Herriarteko pilota txapelketan bide oparoa egiten ari da Aduna. Joan zen astean Zaldibiaren aurkako joaneko jardunaldia jokatu zuen. 22-20 gailendu ziren gazteen mailako adunarrak, 22-2 eta 22-17ko emaitzaz galtzea egokitu zitzaien beste bi partidatan. Itzulerako partidak, beraz, erabakiorrak izango dira. 18:30etan hasiko dira norgehiagokak, Adunako pilotalekuan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!