Herriateko pilota txapelketako final-erdietan da Aduna

Aiurri 2026ko ekainaren 6a

Zaldibiaren aurkako kanporaketa gainditu ondoren, final-erdietan da Aduna. Bergara izango dute arerio. Ekainaren 12an jokatuko dute joaneko jardunaldia, Bergarako pilotalekuan, 18:30etan hasita. Itzulerakoa berriz, herriko frontoian lehiatuko dute.

Zaldibiaren aurkako jardunaldi borobilean lortu dute adunarrek final-erdietarako txartela. Joanekoan partida bakarra irabazi eta bi galdu arren, itzulikoan partida guztiak irabaztea lortu zuten, sailkapena erdietsiz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!