Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdiak, igandean Adunan

Ainhoa Gil 2026ko ekainaren 17a

2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, zer gerta ere, gogoangarria izango da Aduna herriarentzat. Herri txikia izanik ere, eskuz binakako txapelketan onenen artean da: finalaurrekoa jokatzen ari dira eta final handian egoteko aukerari eutsi nahi diote. Ez da erraza izango, parean duten Bergarak, joanekoan, 2-1 irabazi baitzuen. Tanteoari erreparatuta, aldiz, aukerak egon badira finala jokatzeko ametsa egi bihur dadin. Zaletuen babesarekin eta Adunako seikotearen kemenarekin, ilusioari eusteko arrazoirik ez da falta.  Igandean, 10:00etan hasita jokatuko dituzte finalerdietako itzulikoak. 

Balentria lortu ala ez, egindakoa bikaina da. Balioan jarri beharrekoa, gainera. Hamar urtez Herriartekoan aritu da Aduna eta final-laurdenetara eta finalaurrekoetara iristea lortu du. Tamaina horretako herria izanda, ikusgarria da adunarrena.

Joanekoa, Bergaran

Aurreko ostiralean Bergaran izan ziren joaneko partidak. Autobusean eta norberaren ibilgailuetan ehundik gora zaletu batu zituen Adunak, argazki ikusgarria osatuz. Honatx, hiru partidatako emaitzak:

Kadeteak: 

Bergara 12-22 Aduna 

(Barriola-Iparragirre)

Jubenilak: 

Bergara 22-13 Aduna 

(Aburuza-Cestau)

Nagusiak: 

Bergara 22-17 Aduna 

(Cestau-Olasagasti)

Adunako partidak erabakiorrak izango dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!