Herriarteko Pilota Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu dute adunarrek

Herriarteko Pilota Txapelketako finalean da Aduna. Donostiako Atano pilotalekuan jokatuko dute final handia, ekainaren 27an, Hernaniren aurka. Arratsaldeko 16:30etan hasiko dira partidak eta, Adunan hara gerturatzeko autobusa antolatu dute. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea, Txantxane tabernan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!