Harrera ekitaldia eta herri afaria larunbatean, Herriarteko txapelketako ibilbidea ospatzeko

Aiurri 2026ko ekainaren 23a

Herriarteko Pilota Txapelketako finalera iritsi da Aduna. Larunbatean jokatuko dituzte finaleko partidak, Hernaniren aurka, Donostiako Atano pilotalekuan. Partiden amaieran, harrera ekitaldia eskainiko diete pilotariei Adunako pilotalekuan. Egindako ibilbidea ospatzeko, herri afaria egingo dute 21:00etan, eta txartelak dagoeneko salgai daude Txantxanen eta liburutegian. San Juan suan eta afarian ere eskainiko dute txartelak erosteko aukera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!