Finalerako sarrerak eta herri-afarirako txartelak salgai izango dira gaurkoan

Aiurri 2026ko ekainaren 24a

Finalarekiko ikusmina handia da. Atzo arratsalderako Atanorako 300 sarrera saldu zituzten eta dagoeneko bi autobus bete dituzte. Adunarren babesa erabatekoa izan da Herriarteko pilotarientzat eta finalean ez da gutxiago izango.

Irabazi edo galdu, ospakizuna izango da herrian. Eta larunbat gaueko afarirako herrikide ugari elkartuko da. Gaur ere txarteal salgai izango dituzte udal liburutegian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!