Laguntasun handiko finala izan da eta txapelketa Hernaniren alde jarri bada ere, Adunari aitortza egin diete bertan ziren zaletu guztiek. "Aduna, Aduna" eta "Hernani, Aduna, biak txapeldunak" lemak nagusitu dira Atano pilotalekuan.
Atano pilotalekuko giroari begira, goi mailako finala zirudien. Izan ere, herri bateko zein besteko zaletuek sekulako giroa jarri dute. Hernani 3-0 nagusitu da baina adunarrak pozik eta harro egon daitezke, sekulako txapelketa egin baitute. Txapeldun-orde izatea gauza handia da gero.