Adunako jaien lehen txanpa, asteburu honetan

2018ko argazkia.

Adinekoei egingo dieten omenaldia, lehen ekitaldia. Gainerakoan, eskupilota eta pala txapelketak, sagardo-dastaketa, txekor-jatea eta erromeria.

Abuztuak 8, larunbata

13:30 80 urtetik gorako adunarrei omenaldia eta 60 urtetik gorakoen talde argazkia plazan.

14:00 60 urtetik gorakoen bazkaria, Joxe Mendizabal musikariak alaituta.

16:00 XXI. Adunako Eskupilota Txapelketa eta VI. Paleta Txapelketa, Calderería Aburuza Saria.

 

Abuztuak 9,  igandea

TXEKOR-JATEKO EGUNA:

11:00 Txiki krosa.

12:00 Sagardo dastaketa herriko trikitilari eta panderojoleekin.

14:00 Txekor-jateko bazkaria.

18:00 Toka Txapelketa herritarra.

19:30 - 21:00 Enaitz Alberdi eta Julen Rueda “Erkizi” trikitilariekin erromeria.

21:00 Txekor-jateko afaria.

22:30 – 01:00 Enaitz Alberdi eta Julen Rueda “Erkizi” trikitilariekin erromeria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!