Adunako jaien bigarren txanda, ostegunetik igandera

Artxiboko irudia.

Oilasko biltzaileen irteera eta bazkaria, jaien hasierako txupinazoa eta dantzaldia dira osteguneko osagai nagusiak. Igandera bitarte ospakizun ugari izango da jaietan.

Abuztuak 13, osteguna

06:30 Oilasko biltzaileen irteera.

Eguerdian: Oilasko jokoa.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.

16:00 Bikotekako Frontenis Txapelketa: DBHko gazteak beraien guraso batekin bikotea osatuz.

19:55 Jaietako kartel lehiaketako sari-banaketa.

20:00 Lehena Gora! Ongi Etorri Kukurruku! Tokapelotas kuadrillaren eskutik.

21:00 Herri afaria Euskal Parrilla-k eskainia.

23:30 Trikidantz taldea.

 

Abuztuak 14, ostirala

UME ETA GAZTE EGUNA

11:00-13:30 Puzgarriak.

14:00 Umeen bazkaria.

15:00-18:30 Puzgarriak.

16:00 Kuadrillen arteko mus txapelketa.

18:30 Gazteen arteko herri kirolak.

21:00 Talo afaria Saldiasko talogileekin eta barrikotea Zabala sagardotegiaren eskutik.

22:30-02:30 Laket taldea.

 

Abuztuak 15,  larunbata

AMA BIRJIN EGUNA

07:00 Diana txistulariekin.

11:15 Meza Nagusia.

12:00 Umeen dantza saioa.

Ondoren, Axeri Dantza.

17:30 Tio Teronen Semeak taldearen “Haurreskolari” dantza ikuskizuna.

18:30 Bertsolariak: Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. GJ: Imanol Artola “Felix”.

22:00 Pilota Jaialdia.1.: Inhar Iparragirre - Peru Cestau vs Aiert Aburuza - Beñat Elola. 2.: Andoni Olasagasti - Joanes Cestau vs Xabi Apaolaza - Markel Lizeaga (Herriarteko finaleko errebantxa).

00:00 Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

 

Abuztuak 16, igandea

KUADRILLA EGUNA

13:00 Poteoa Oria txarangarekin.

13:00 Kuadrillen arteko jolasa.

13:00 Photocall Kukurrukurekin

14:00 Kuadrilla bazkaria. Jai giroa Oria txarangarekin.

19:00 - 20:30 Nemux DJs-rekin dantzaldia.

20:30 Bingo-bokatak.

22:00 Zezen suzkoa.

22:15 - 23:00 Nemux DJs-rekin dantzaldia.

23:00 Azkena Gora! Agur Kukurruku!

Ondoren, 01:30 arte Nemux DJs-arekin dantzaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!