Erromeria eguna ospatuko dute Basopetan

Iraia Sanchez Arregi

Irailaren 5ean Segundo Montes komunitate salvadordarrarekin elkartasunez, erromeria eguna antolatu dute Adunan.

Basopeta atsedenlekura mendi martxarekin emango zaio hasiera egunari. Bertan, gazte jolasak egingo dituzte, eta, ondoren, bazkaria izango dute. Eguna borobiltzeko, herriko musikariek erromeriaz girotuko dute arratsaldea, eta, amaitzeko, Jota eta Lierni egongo dira.

1994az geroztik dago Adunako herria El Salvadorko Segundo Montes komunitatearekin senidetuta. Ordutik, urtero ospatzen dute Elkartasun Eguna.

Egitarau osoa ondorengoa izango da:

               11:00. Mendi martxa Basopetara

               13:00. Gazteen jokoak

               14:00. Bazkaria

               16:00. Erromeria herriko musikariekin

               Ondoren. Jota eta Lierni.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!