Udal garbitzaile lanpostua betetzeko hautaketa prozesua abiatu du Adunako Udalak

Adunako Udalak jakinarazi duenez, udal garbitzaile lanpostua behin-behinekoz eta interinitate izaeraz betetzeko hautaketa prozesua abian jarri du. Lanaldia %50ekoa izango da, goizez, astelehenetik ostiralera.

 Hileko soldata gordina 1.080 euro ingurukoa izango da.

Ezinbesteko baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea.
  • 1.hizkuntza eskakizuna izatea.
  • Lanpostuaren betekizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

Hautaketa prozesua

Hautaketa prozesuak lehiaketaldia eta elkarrizketa izango ditu. Lehiaketaldian esperientzia profesionala baloratuko da, gehienez 80 punturekin. Elkarrizketan, berriz, gehienez 20 puntu eskuratu ahal izango dira.

Bigarren eta azken fasera puntuazio handiena duten sei hautagai pasako dira gehienez, eta euskarako 1. HE duten hautagaiak lehenetsiko dira.

Izen-ematea

Hautaketa prozesuan izena LANBIDEren bidez eman behar da, irailaren 20a baino lehen. Lan-eskaintzaren oharrean LANBIDE Tolosa adierazten da eskaerak bideratzeko.

Alegatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa LANBIDEn bertan edo Adunako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango da, izena emateko ezarritako epe berean.

Lanpostuaren oinarri arautzaileak eta informazio osoa erantsitako dokumentuan kontsulta daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!