Aurkeztutako argazkien artean, epaimahaiak bi argazki aukeratuko ditu eta herritarrek hirugarrena. Berrikuntza gisa, herritarren bozketa online egingo da aurten, azaroaren 24tik 29ra.

Iluntzean, ohiko talo eta barrikote afari-merienda egingo dute pilotalekuan. Oso ekitaldi jendetsua izan ohi da honakoa; musikaz lagundurik, tarte polita pasatzeko aukera eskaintzen duena.