'Sustraitik Espaziora' Errigora ekimena barru-barrutik erakusten duen ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Adunako Kultur aretoan. Dokumental honen bitartez, Errigoraren jarduna eta hausnarketak barrutik ezagutzeko aukera izango da.
Euskaldunon deituren historiari buruzko hitzaldia emango du Eneko Bernaldo de Quirósek datorren azaroaren 12an.
Go!azen telesailaren 13. denboraldiaren estreinaldia proiektatuko da Adunako Kultur aretoan azaroaren 14an. 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat izango da, heldu batek lagunduta.
'Arin-arin erbiaren abenturak' txotxongilo saioa ospatuko da azaroaren 18an. 8 urte baino gutxiagoko umeei zuzendutako antzezlana izango da, eta heldu batekin joan beharko dute. Antzezlanak natura eta ingurumenak gizakiarekin duten harremana ulertzeko balioko du.
Zinegoak 2026 LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ospatuko da azaroaren 19an. Kultura, aniztasun sexuala, identitatea eta genero-aniztasunarekin lotura duten sei laburmetrai izango dira ikusgai.
Argazki Rally lehiaketa ospatuko da hirugarren aldiz Adunan datorren azaroaren 21an. Parte hartzaileek, euren mugikorrak edo kamerak erabiliz, irudimena lantzeko aukera paregabea izango dute.
Datorren azaroaren 21an Alegiko Egurre rokodromora irteera egingo da 7 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Izena emateko aukera azaroaren 5 arte izango da liburutegian eta udal bulegoetan eta 15€ balio ditu guztira (autobusa eta sarrera barne). 16:00etan abiatuko da autobusa Uztartzatik.
Talo eta barrikote afari-merienda ospatuko da Adunako pilotalekuan datorren azaroaren 21an. Gainera, giroa alaitzeko musika ere izango da.
Adunako VIII. mendi duatloia datorren azaroaren 28an izango da Lokatzetan Kirol Klubak antolatua. Izena emateko, mendiduatloia.eus webgunetik egin beharko da, eta datorren azaroaren 23an amaituko da epea. Federatuentzat 20€ko prezioa izango da, ez federatuentzat 25€ eta bikoteka parte hartu nahi dutenentzat 35€.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||