Andoaingo Gazte Lokalak ekintza ezberdinak antolatu ditu online egiteko, tartean xake partida.
Andoaingo Gazte Informazio Bulegoak izena emateko modua aldatu du: Telefonoa: 682 025 485. E-posta: gazteinformazioa@andoain.eus. Epea luzatu egin da, apirilaren 17ra bitarte.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak, Harituzek, bertso-sariketa antolatu du Konfinamendua arintzeko asmoz. Tolosaldean bizi diren 16 urtetik gora bertsozaleek har dezakete parte, apirilaren 19ra arte. Gai librean, norberak nahi duen doinu eta neurrian osa daitezke bertsoak, eta Harituz elkargunearen sare sozialetan argitaratu, #harituzbertsotxapelketa traola erabilita. Mail bidez ere bidal daitezke lanak: harituz.bzt@gmail.com. Sariak: Harituzek argitaratuko duen koadernoaren azaleko bertsoak izatea, eta Harituzen materialaren sorta bat.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".
Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Errenta mekanizatua atzeratzea erabaki du (Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkeztea), Covid-19 birusak eragin duen egoera normaldu arte. Neurriak Errenta kanpainan aurkezten diren aitorpenen %20ri eragiten dio, gutxi gorabehera.
Txikienentzako ipuin kontaketa eskaini du bideoz Iraitz Lizarragak. Bideoa asteburu osoan zehar egongo da ikusgai Amasa-Villabonaren Udaleko YouTube kontuan. [BIDEOA]
Koronabirusak eragindako osasun alarmaren aurrean, bertan behera geratu da apirilaren 18an ospatzekoa zen V. Beertoki Garagardo Azoka. Beertokiko kideek sare sozialen bitartez adierazi dute hurrengo urtean gogotsu itzuliko direla azokarekin.