Asteartea, apirilak 21

Asmakizunak Andoaingo Gazte Lokalean

Andoain | Gaztelekua

Online egiteko ekintza desberdinak Andoaingo Gazte Lokalaren eskutik. Gaurkoan asmakizunak: euskal musika taldeak emotikonoekin.

Asmakizunak Andoaingo Gazte Lokalean

Online egiteko ekintza desberdinak Andoaingo Gazte Lokalaren eskutik. Gaurkoan asmakizunak: euskal musika taldeak emotikonoekin.

20:00

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala

Gurea Zinema, Amasa-Villabona | Dokumentalak

Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi. 2019 urtea. Hizkuntza: Euskara, gaztelaniazko azpitituluak. Iraupena: 66'. 80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran.Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Informazio gehiagorako klikatu dokumentalaren webgunean: [Ez, eskerrik asko!]. Sarrera: 2 euro.

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala Gurea Zinema

Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi. 2019 urtea. Hizkuntza: Euskara, gaztelaniazko azpitituluak. Iraupena: 66'.

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran.
Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen.

Informazio gehiagorako klikatu dokumentalaren webgunean: [Ez, eskerrik asko!].

  • Sarrera: 2 euro.

11:05
11:05

Udal zerga

Andoaingo Udala, Andoain

Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.

Udal zerga Andoaingo Udala

Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak:

  • Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era.
  • Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.

11:35
14:00

Lego familian

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil | Lehiaketa

Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.

Lego familian Plazida Otaño liburutegia

Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen.

30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.

11:57
11:57

KZGunea

KzGuneak, Eskualdea | Deialdia

'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".

KZGunea KzGuneak

11:45
20:00

Txaloka egunero

Balkoi eta leihotan, Eskualdea | Deialdia

Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.

Txaloka egunero Balkoi eta leihotan

Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.

08:00
14:00

Errenta aitorpena

Eskualdea

2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Errenta mekanizatua atzeratzea erabaki du (Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkeztea), Covid-19 birusak eragin duen egoera normaldu arte. Neurriak Errenta kanpainan aurkezten diren aitorpenen %20ri eragiten dio, gutxi gorabehera.  

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»