Martxoak 3, ostirala. 20:00 La panadera. CDN+Iria+El Silencio Kontxa 40 urteko emakume okina. Bizitza lasaia eta zoriontsua duen emakume bat, egun batean, sare sozialetan, duela 15 urteko bikote batekin sexu-harremanak izaten bere bideo intimoa zabaltzen hasten den arte. Bideoa kontrolik gabe zabaltzen da, gizon hori telebistako reality bati esker ospetsu bihurtu baita. Errukirik gabeko mezu zibernetikoak jasoko ditu.
Zuhaitz Gurrutxagak Errealeko jokalari zeneko bizipenak eta anekdotak kontatuko ditu. Horrez gain, lehen mailako futbolari zenetik pairatu duen trastorno-obsesibo-konpultsiboaz (TOK) ere hitzegingo du. Gai guzti hauek, umorez jorratuko ditu, eguneroko problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoelako.