2015/09/08 02:00

Bestelakoak

Udazkeneko kultur ikastaroak

Amasa-Villabona

>Etxeko kontserbak. Hegaluzea, antxoak, tomatea, piperrak, almibarrak, mermeladak… 6 orduko ikastaroa. Jabi Rivero eta Eneko Amondarainen eskutik. Irailak 28-29. 19:00-22:00. 18€ (Villabonan erroldatuentzat) / 21€ (gainerakoentzat).

>Teng Shui. Etxea edo negozioa orekatzen ikasi eta espazio osasuntsuagoak lortzeko. 9 orduko ikastaroa. Lourdes Galarragaren eskutik. Urriaren 17tik 31ra, larunbatetan. 10:00-13:00. 23€ (Villabonan erroldatuentzat) / 27€ (gainerakoentzat).

>Argazkilaritza digitala. 26 orduko ikstaroa. Asier Larrazaren eskutik. Urriaren 5etik azaroaren 9ra arte, astelehen eta asteazkenetan. 19:00-21:00. Bi larunbatetan eskola praktikoak ikasgelatik kanpo. 75€ (Villabonan erroldatuentzat) / 90€ (gainerakoentzat).

>Serigrafia tailerra. 12 orduko ikastaroa. Virginia Ameztoyren eskutik. Azaroaren 3tik 24ra, asteartetan. 18:30-21:30. 35€ (Villabonan erroldatuentzat) / 40€ (gainerakoentzat).

 

*Izen-emateak: Irailak 8-22, 09:00-12:00. Kultur saileko bulegoa. 943691655. kultura@villabona.net.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!