2015/12/03 01:00

Bestelakoak

I. Argazki rally gastronomikoa

Amasa-Villabona

Gastronomiarekin zerikusia duen edozein argazki elkarbanatzeko sortu da I. Argazki rally gastronomikoa. Abenduaren 16ra arte izango da argazkiak bidaltzeko epea eta 17an, 'Herriaren goilara' liburuaren aurkezpenaren ondoren, argazkirik onenaren egileari sariak emango zaizkio.
Oinarriak: Lekua (herri edo hiria) eta urtea zehaztu beharko dira / Argazkiek gastronomiarekin lotura izan beharko dute. (Plater goxo bat, momentu bat, leku bat…) / Argazkiaren inguruko azalpenak onartuko dira / Parte hartzea doakoa da. herriarengoilara@gmail.com / Instagram: #herriarengoilara / Facebook: @herriarengoilara helbideetara bidali ahal izango dira argazkiak / Saria izango da argazki onenarentzat. Abenduaren 17an Berdura plazan banatuko da, 19:00etatik aurrera: 'Herriaren goilara' liburua, bi lagunentzako afaria herrian bertan eta Jon Iñaki Ormazal Villabonako eskulturgileak eginiko egurrezko goilara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!