2016/07/25 02:00

Bestelakoak

Santio jaiak 2016

Santio jaiak 2016
Amasa-Villabona

Uztailak 25 

ASTELEHENA, SANTIO EGUNA    
 


08:00    Diana, dultzaineroek alaituta.

10:30    XXXVI Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.

11:00    XXXVI Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.

11:15    Udalbatzaren desfilea, Loatzo musika eskolako txistulari taldeak lagunduta, Santiago egoitzara bisita eginez.

12:15    Sari banaketa: Atari bizi eta programaren portada lehiaketak, Erreboteko plazan.

12:30    Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako txistulari taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta.

13:30    Soka-dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

18:00    Sokamuturra, Erreboteko plazan, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.

22:00    Oinkari dantza eskolaren emanaldia Olaederra kiroldegian.

00:00    Dantzaldia, Akerbeltz taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!