2016/11/13 01:00

Bestelakoak

Aizkardiren IX. Argazki rallya

Aizkardiren IX. Argazki rallya
Amasa-Villabona

Aizkardi mendi taldeak antolatutako IX. Argazki rallya. Antolatzaileek zehaztutako 9 kilometroko ibilbidean zehar atera ahal izango dira argazkiak, probaren aurretik antolatzaileek zehaztutako gaiaren inguruan. Lau orduko epea izango da horretarako.

-Izen-ematea: Egunean bertan, Aizkardiren aretoan (Larrea 18B). Dohain.

-Irteera: 09:00etan.

-Lanen erakusketa: Azaroak 21-25, Gurea antzokiaren sarreran, XXXIII. mendi Astearen baitan.

-Sariak:

Argazki onenari saria: 150 €.

2. saria: 100 €.

3. saria: 75 €.

Publikoaren saria: Iturri-Goxo jatetxean bi lagunentzako afaria.

Haurren sailean (12 urtetik behera), bi argazki onenek mendiko materiala jasoko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!