Korrika kulturalaren baitan, Mugaminak dokumentala. Apirilak 6, osteguna, 19:00etan Subijana etxean. Sarrera, doan. Ikus-entzunezkoan gidari lanak egiten dituen Amets Arzallus ere gurean izango da proiekzioaren ondoren egon daitezkeen galderei eta iruzkinei erantzuteko.
Zipreren iparraldearen eta hegoaldearen arteko banaketa ekarri duen gatazkak eta harresiak herritarren artean eragin dituen bizipenak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak.