2017/06/01 02:00

Bestelakoak

Villabona.dok V. dokumental zikloa

Villabona.dok V. dokumental zikloa
Amasa-Villabona

‘Rocknrollers’. Ekainak 1, osteguna: Gasteizko Azkena Rock jaialdiko urteroko hitzordua Rock & Rollaren pasioaz, bere izaeraz eta oihartzunaz hausnartzeko abiapuntua da kasu honetan. Hainbat banda, artista ospetsu, fan eta rockaren langile, beren artea erakutsi eta XX. mendean eraginik handiena izan duen musikaz mintzo dira. Zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa. Urtea: 2016. Iraupena: 116'. Hizkuntza: Hainbat hizkuntza, gaztelaniazko azpitituluekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!