Villabonako Oinargi dantza taldeak 'Izena badu, bada' emanaldia eskainiko du abenduaren 27an, Gurea antzokian, 17:00etan. Bertaratzeko gonbidapena luzatu dute taldekideek. "Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna izango da; Euskal Herriko mitoak, istorio eta sinismenak interpretatuz, sorpresaz beterik. Nortasun handia duen herri txiki bat. Etzazue galdu!".