2018/02/24 01:00

Bestelakoak

Jean Mixel Bedaxagar-Hirukotea.

Jean Mixel Bedaxagar-Hirukotea.
Amasa-Villabona

Jean Mixel Bedaxar, Mixel Etxekopar eta Sacha Standenek eskainitako musika saioa.

Otsailak 24, larunbata.

19:30, Amasako San Martin eliza.

 

2018 urte honetarako diseinatutako programazioaren barne, eta Amasako kultur bizitza dinamizatzeko eta eszenatoki eta gune desberdinetan ekintzak garatzeko apustuarekin jarraituz, udalak Jean Mixel Bedaxagar abeslari, txistulari eta atabalari xiberotarraren kontzertua programatu du. Kobazulotan bizi eta Pirinio gainetik era dotorean hegan egiten duen "Belatxa" zapelatz motaz hitz egiten duen bere disko berriaren 14 lan eskainiko ditu.

Mikel Etxekopar eta Sacha Stand musikari ospetsuekin batera, Bedaxagarrek Zuberoako tradizioetan inspiratutako kantak eskainiko ditu, bere kanturik gogokoenak, oroitzapen pertsonalak, naturako usainak eta bere jatorriari eta erroari buruzko erreferentziak. Bidexagarrek diskografia anitza du, "Auñamendi" eta "Xiberoa" nabarmentzen direlarik, eta euskal musika tradizionalaren erreferente handienetakoa da.

Eszenatoki desberdinetan aritu ondoren, Donostiako Lugaritz Kultur Etxea esaterako, larunbat honetan Amasako San Martín eliza ederrean izango dugu, 19:30etan hasiko den doako kontzertua eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!