“La Traviata” Gurea zinean
Operaren zikloko ikuskizun berria
Hurrengo ostegunean, apirilaren 26, Udaletxeko Kultura Sailak programatu duen “Ópera en pantalla” programaren barneko ikuskizun berria antolatu da. Kasu honetan, musika eta antzerkia gustuko dutenek, “La Traviata”, 3 aktotan banatuta dagoen opera erromantikoa, Giuseppe Verdi konposatzaile italiarraren maisulanaz gozatzeko aukera izango dute.
Alejandro Dumasen “La dama de las camelias” liburuan oinarritzen da eta XIX. Mendeko Frantzia hipokrita eta matxistan girotzen da. Bertan, Violetta Valéry prostitutaren azken egunak kontatzen dira. Protagonistak bere bizitza desberdina izan daitekeela amesten du, baina azkenean, garai hartako moral nagusiak menderatzen du.
Proposamen original hau Gurea zinean ikusteko aukera izango da, Sidneyko (Australia) badiako ispiluz betetako eta flotagarria den eszenatoki berdingabea izango ditu.
Ikuskizunaren ondoren, lunch bat antolatu da bertaratzen den pertsona guztientzako.