2018/06/30 02:00

Bestelakoak

Urval Ensemble taldea

Urval Ensemble taldea
Amasa-Villabona

Urval Ensemble klarinete taldeak kontzertua eskainiko du doan hilaren 30ean, 20:00etan, Amasako San Martin elizan.

Urval Ensemble, Jasone Etxebeste, Patxi Divar, Carlos Casadó eta Marixi Sesmak osatzen duten laukote entzutetsua, Zumaiko udalerri kosteran urtero antolatzen den Klarinete Maratoi ospetsuaren testuinguruan sortu zen eta The Clarinet nazioarteko aldizkariaren azaleko irudi izatea lortzeaz gain, euskal musikaren enbaxadore gisa, kontzertuak eskaini dituzte Madril, Lincoln (Estatu Batuak), Gante (Belgika), eta Feroe irletan (Danimarka) bezalako hiriburuetan.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!