2018/09/29 02:00

Bestelakoak

Juan Mari Beltranen emanaldia Amasan

Juan Mari Beltranen emanaldia Amasan
Amasa-Villabona

“Hots-Larretan Hirukotean” ikuskizun berria aurkeztuko du Juan Mari Beltran, txalapartari eta albokariak hilaren 29an Amasako San Martín de Tours Elizan, 20:00etan. Sarrera doakoa da.

Ixiar Jauregi eta Errege Belda musikarien konpainiarekin batera, Euskal Herriko txoko desberdinetan sortzen diren soinu eta melodietan oinarritutako errepertorio zabala eskainiko dute. Musika hitza eta jokoa topatuz, natura eta paisaian murgiltzen den
topagunean, jaietan, harreman pertsonaletako aberastasunean; mendiko eta kaleko soinu eta erritmoen nahasketa; erritmo zahar eta berriak.

Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoan aurkeztu den eta ikusleen artean harrera bikaina izan duen ikuskizuna aurreko urtean Durangoko liburu azokan aurkeztu zuen izen bereko diskoan oinarritzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!