Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du urriaren 28rako. Ozatik (1135m) abiatu eta Castillo de Acher(2385m) tontorra igoko dute. Itzultzeko, Lo Barcaleko lepora (2065m) jaitsi eta Campanilekolepoan barrena ( 1622m) Ozako aparkalekura iritsiko dira.
Irteera honen iraupena 6:00 ordu ingurukoa da eta luzera 17 kilometrokoa.
Izena emateko, telefono honetara deitu behar da: 649717182 (20:00-22:00). Edo Aizkardi aretoan, ostegunean, ordutegi berdinean urriaren 25a baino lehen.
Irteera goizeko 6:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren paretik.