2016/09/17 00:00
Amasako Txakolin egunaren seigarren edizioa burutuko da.
Arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatuko da pilota partida Amasako pilotalekuan. Santxo-Alduntzin (Antiguoko irabazleak) eta Labaka-Erasun pilotariak lehiatuko dira.
Urtero bezala, pilota partidarekin emango zaio hasiera festari. Guztira 30 upategitako txakolina dastatu ahal izango da, tartean, Amasako Hika upategi berriaren aurkezpena egingo dute.