Berdel pilota festa, larunbatean

Ainhoa Gil 2019ko mar. 12a, 11:45

Behar Zana Pilota Taldearen aldeko festa antolatu dute larunbat honetarako. Pilota festarekin hasiko dute eguna, 120 neska-mutil arituko dira eskuz eta palaz. Joko garbi erakustaldia ere izango dute. Bitartean, pilotalekuaren kanpoaldean, Berdel dastaketa egingo dute.

Behar Zana Pilota Taldearen aldeko jaia izango da,goizean ospatuko dena eta egitarauak bi zati izango ditu.

Lehena, pilota topaketa. 120 neska mutil pilotan arituko dira batera Bear Zana pilotalekuan. Eskuz gehienak eta palaz gutxi batzuk. Joko garbi erakustaldia ere izango da.

Partaide asko izango dira larunbatean Villabonan: Behar Zanako pilotariekin batera Tolosa CF, Zizurkilgo Ziotza, Andoaingo Gazteleku, eta Iparraldeko Hardoytarrak eta, iparraldetik guztira etorriko diren beste 8 bikote ariko dira.

Pilota taldeekin batera,eskola kirolean aritzen diren haurrek ere izango dute pilotan jokatzeko aukera: Zizurkil Otaño, Asteasuko Pello Errota eta Villabonako Zubimusu eta Fleming Herri eskolako haurrek osatuko dute pilotarien zerrenda.

PIlota topaketa goizeko 10:00etan hasiko da eta 12:30ak arte luzatuko da. 

Bitartean, pilotaleku kanpoan, Gudari plaza delakoan, Berdel dastaketa izango da. Getariko Elkano kofradikoen laguntzaz, parrilan erreko da berdela eta sagardo eta txakolinaz dastatu ahal izango  da.

Villabonako HIKA txakolinarekin batera, Sagardotegi hauek parte hartuko dute festa honetan: Adunako Aburuza eta Zabala, Asteasuko Sarasola eta Astigarragako Irigoien.

ABailarako biztanle guztiei zabaldutako festa izango da, gastronomia eta pilota uztartuko dituena eta guztia Behar Zana Pilota Taldearen alde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!