Loatzoko Igoera, apirileko azken igandean

Ainhoa Gil 2019ko api. 26a, 13:05

Ohiturari jarraituz, apirileko azken igandean egingo dute aurtengo Loatzoko igoera-jaitsiera; datorren igandean, beraz. Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea, berriz, egunean bertan izango da 09:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan.

Amasako Martina elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak antolatutako lasterketa herrikoiak XXVII. edizioa beteko du aurten.

Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,73 km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa bada ere, 16 urtetik gorakoek soilik hartu ahal izango dute parte. 

Lasterketa apirilaren 28an, igandea, ospatuko da. Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea, berriz, egunean bertan izango da goizeko 09:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan. 

Sariak:

Lehenengo 3 sailkatuei.

Sariak: Gizonak=Emakumeak
           1. 120€
           2. 80€
           3. 50€

Sari-banaketan parte hartzaileen artean zozketa mundiala egingo da. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!