Kalejiran hasi dute festa Oinkariko kideek 11:30ean. Batzuk Txermingo Zubimusu ikastolatik abiatu dira eta beste batzuk Arroako Fleming herri eskolatik.
Lehen geldialdia Txistulari plazan egin dute. Bertan dantza saioak eskaini dituzte dantzari txikienetatik hasita. Ondoren, kalejiran Maiatzaren Lehena plazaraino joan dira beste dantza saio batzuk eskaintzera. Bi taldeak Malkar plazan elkartu dira 13:00etan eta elkarrekin eskaini dute dantza emanaldia. Bazkari herrikoia Bearzana pilotalekuan dute.
Arratsaldean jarraituko du festak Bide batez erromeria taldearekin 16:00etan, Bearzana pilotalekuan.